Eloi Crespo eta Luis Etxabarri mus kanporaketako irabazle

Euskal Herriko VI. Mus Txapelketaren barruko partida Artatse elkartean jokatu zuen urtarrilaren 4an eta 28 bikotek hartu zuten parte.

 Hemen sailkapena:

  • Lehen sailkatuak: Eloi Crespo eta Luis Etxabarri (250 euro eta ardoa).
  • Bigarren sailkatuak: Gotxi Ibarra eta Mikel Zubizarreta (150 euro eta ardoa).
  • Hirugarren sailkatuak: Ibai eta Unai Pagaldai (txerrikumea, bi ron botilla eta bi ardo botila).
  • Laugarren sailkatuak: Gabilondo aita-semeak (bi txuleta eta lau ardo botila).

Saria jasotzeaz gain, lehen lau bikote horiek herrialdeko, hau da, Gipuzkoako kanporaketarako sailkatu dira. Otsailaren 14an, 15ean eta 16an jokatuko da, Orion (lekua oraindik zehazteko dago).

Herrialde bakoitzeko irabazlea final nagusira pasako da. Martxoaren 8an jokatuko da Behe Nafarroan, Heletan.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete Bergarako kanporaketan lagundu duten guztiei: Bergarako Udala, Gaittao harategia, Arrano taberna, Imaz harategia eta Artatse elkartea.

Erlazionatuak

Museko bikote irabazleak eta antolatzaileak

Bergara

Euskal Herriko VI. Mus Txapelketaren barruko partida Artatse elkartean jokatu zuen urtarrilaren 4an eta 28 bikotek hartu zuten parte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.