Euskal dantzen ikastaroa bueltan dator Bergarara

Goiatz Arana Begiristain 2014ko urt. 3a, 12:17

Dantzari talde bat saioa egiten.
Jardun euskara elkarteak euskal dantzen ikastaroa antolatu du; beste urte batzuetan ere eman izan da ikastaro hau eta arrakasta handia izan du. Arin-arina, fandangoa, aurreskua, banakoa eta koreografia berriak erakutsiko dira.

Hil honetan  bertan hasi eta ekainean amaituko da ikastaroa. Eguaztenetan izango dira entseguak, 19:30etik 21:00etara, Zabalotegin. Abarka taldeko Juantxo Urbietak, Janire Urbietak eta Jon Arrillagak egingo dituzte irakasle lanak. Ikastaroa eguaztenean, urtarrilak 8, hasiko da.

Izen-ematea zabalik

Izen ematea zabalik dago. Bi bide daude horretarako: jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikoa eta 943 76 36 61 telefono zenbakia.

Ikastaroaren prezioa da 15 euro hilean Jarduneko bazkideentzat (ikastaro osoa, 90 euro) eta 17 euro hilean gainontzekoentzako (ikastaro osoa, 102).

Behin ikastaroan izena emanez gero, ikastaro osoa egiteko  konpromisoa hartu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak