Jokatutako finalak eta emaitzak
Benjaminak:
- Suhar Agirrebeña 5 - Alain Losada 16 (Benjamin C)
- Josu Lazpiur 16 - Mikel Larrañaga 14 (Benjamin B)
- Andoni Pereira 16 - Ander Etxaniz 12 (Benjamin A)
Alebinak:
- Uxue Zubizarreta 5 - Mikel Peñin 16 (Alebin B)
- Josu Mendizabal - Julen Arriola (bertan behera) (Alebin A)
Palan:
- Idoia Agirrezabal 18 - Miren Murgizu 6
Infantilak:
- Mikel Gartzia 7 - Ander Etxaniz 18
Kadeteak:
- Manex Balerdi 18 - Unai Zubizarreta 14
Jubenilak:
- Ander Aristi 18 - Dani Diez 12
Nagusiak:
- Jon Perez (Eneko Muguruzaren ordez) 18 - Beñat Iñarra 13
Julen Aranburu eta Beñat Rezustak eman zituzten sariak.
Barru jokoak
Finalen aurretik, pilota eskolako neska-mutikoen txanda izan zen, barru jokoekin.
Benjaminetan, Oier Konde (C), Mikel Iglesias (B) eta Aitor Urzelai (A) izan ziren txapeldunak; alebinetan, Erik Aranburu (B) eta Unai Roige (A); infantil nesketan, Maider Guridi; eta infantil mutiletan, Jokin Gallastegi.
Gabon Kopako finala
Gabon zahar egunez, Oñatiko Zubikoa kiroldegian izan zen pilotaz gozatzeko aukera. Gabon Kopako finalak jokatu ziren bertan eta Bergarako pilota eskolako pilotariak bikain aritu ziren hiru kategoriatan:
Benjamin B mailan, Mikel Larrañaga eta Josu Lazpiurrek 16-6 irabazi zioten Oñatiko bikoteari; benjamin A mailan, Andoni Pereirak eta Iker Etxanizek 16-9 irabazi zioten Aretxabaletako bikoteari; eta infantil A kategorian, Ander Etxaniz eta Markel Gartzia 18-17 nagusitu ziren Arrasateko bikotearen kontra, izugarrizko partidua jokatuta.
Pare bat astetan atseden hartuko dute orain pilotari bergararrek eta ostean itzuliko lanera, indarberrituta.