Txapelketa bat infantil mailako IV. Bolintxo Saria izan da. 16 taldek parte hartu zuten, zortzi neskenak eta zortzi mutilenak. Nesketan, LEK Eskoriatza, Goierri KE, Soraluce Bergara KE, Easo, Iraurgi, Tabirako, Corazonistas eta Beasain ziren lehiakideak. Iraurgi izan zen txapelduna, eta Beasain, txapeldunordea; mutiletan, Tolosa, Ointxe Arrasate, Corazonistas, Soraluce Bergara KE, Beasain, Easo SB, Iraurgi SB eta Goierri izan ziren taldeak, eta Easo eta Ointxe Arrasate, txapelduna eta txapeldunordea, hurrenez hurren; gainera, Ointxeko Ander Muruak jokalari onenaren saria irabazi zuen.
Bergarako taldeek, beraz, ez zuten saririk lortu, baina "maila ona" erakutsi zutela eta "gurasoek, jokalariek eta antolatzaileek disfrutatu" egin zutela esaten dute txapelketaren antolatzaileek. Eskerrak eman dizkiete ere Bolintxo patrozinatzaileari eta beste laguntzaileei, egin duten "ahalegin ekonomikoarengatik".
Antolatzaileak lanean dabiltza dagoeneko hurrengo erronkak prestatzen: udako 3x3a; Gabonetako 3x3 txapelketak benjamin, alebin eta infantil mailetan; eta Gabonetako infantil torneoa.
168 ume, jokoan
Bestalde, 3x3ko V. Soraluce Coop Elkartea saria jokatu zen. Benjamin eta infantil mailetako 168 parte-hartzaile izan ziren, 42 taldetan, eta denek domina bana jaso zuten. Gazteenek ondo pasatzea zenez helburua, antolatzaileak "oso gustura" geratu dira. "Giro ona, musikaz lagunduta, eta guraso eta jokalariak, gustura", laburtu dute, eta eskerrak eman dizkiete "babesle guztiei, gurasoei eta klubekoei".
Hauek izan dira irabazleak:
Benjamin neskak: DREAM TEAM
Benjamin mutilak: SASKI ELTXOAK
Infantil neskak: CARLOTAK
Infantil mutilak: RIKIS TEAM
Saria: trofeo bana irabazle guztientzat.
Taldeka, INFANTILAK: PEÑA ARRAKASTA
Baloi bana jokalarientzat opari.
Taldeka, BENJAMINAK: SASKI ELTXOAK
Baloi bana jokalarientzat opari.