"Pasatu da hilabete eta dagoeneko urte berriari ekin diogu. KafeKonpon-etik ere gogotsu gaude hasitako bidearekin jarraitzeko". Berba horiekin urteko estreinako hitzordua bera gogora ekartzeaz gainera, herritarrak KafeKonpon ekimenean parte hartzera animatu gura dituzte antolatzaileek.
"Dakizuen moduan ekimen honekin etxean baztertuta dauzkagun tresnak konpontzen ahalegintzen gara: irrati zaharrak, telebistako urruneko aginteak, etxetresna elektriko txikiak, berogailuak… Guztion artean ekartzen duzuena konpondu eta gauzak berrerabiltzeko filosofiarekin", azpimarratu dute ekimenaren bultzatzaileek.
Beraz, hementxe hitzordua: "Urtarrilaren 8an, asteazkena, 16:00etan San Joxepeko lehenengo solairuko aretoan elkar ikusiko dugu Zatoz eta kafe goxoa hartuz, ekartzen duzuna zurekin konponduko dugu".