Pilotaren harrobia Bergaran

Jagoba Domingo 2013ko abe. 27a, 12:58
Gabon Sariak Bergarako pilotalekuan.
Errendimenduko Gipuzkoako txapelketako finalak eta Gabon sariko finalak jokatuko dituzte domekan eta astelehenean Bergarako Udal pilotalekuan. Gipuzkoako txapelketako finalean gainera, Ander Etxaniz bergararra izango da protagonistetako bat.

Domekan jokatuko dituzte Errendimenduko Gipuzkoako txapelketako finalak 11:30etatik aurrera. Hauek izango dira norgehiagokak:

  • Tolosa-Alberdi (Alebinak)
  • A.Etxaniz-M.Unanue (Lehen urteko infantilak)
  • Usurbil-O.Zubeldia (Bigarren urteko infantilak)

Gabonetako Sariak

Astelehenean ordea, Gabon Sariko finalen txanda izango da. 16:00etan hasiko dira pilota eskolako neska-mutikoak, barru jokoekin; eta ostean, 17:00etan finalak jokatzen hasiko dira. Hurrengo finalak jokatuko dira:

  • Suhar Agirrebeña-Alain Losada (Benjamin C)
  • Josu Lazpiur-Mikel Larrañaga (Benjamin B)
  • Andoni Pereira-Ander Etxaniz (Benjamin A)
  • Uxue Zubizarreta-Mikel Peñin (Alebin B)
  • Josu Mendizabal-Julen Arriola (Alebin A)
  • Idoia Agirrezabal-Miren Murgizu (Palan)
  • Mikel Gartzia-Ander Etxaniz (Infantilak)
  • Manex Balerdi-Unai Zubizarreta (Kadete)
  • Ander Aristi-Dani Diez (Jubenilak)
  • Eneko Muguruza-Beñat Iñarra (Nagusiak)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak