Horrekin batera, esperimentuak egiteko aukera ere izango dute joaten diren gaztetxoek eta baita ipuinak entzutekoa ere.
Dena den, Udalak umeendako antolatu dituen ekintzak haratago doz. Gabonetako jolas-parkea ere egongo da urtarrilaren 2an, 3an eta 4an. Aurten gainera, bi gune bereizi egongo dira umeen adinaren arabera. 8 urtera arteko umeendako gunea Fraiskozuri Udal pilotalekuan egokituko dute eta bertan zenbait jolas, puzgarriak eta ludoteka izango dituzte, besteak beste. Bigarren gunea, 8 eta 12 urte arteko gaztetxoendako izango da eta Aranzadi Ikastolako gimnasioan egokituko dute. Hain zuzen, adin horretara egokitutako jolas eta aktibitateak egongo dira: zezen mekanikoa, Wii-a eta billarra, esaterako. Bietan ala bietan 3 euro dira eguneko sarrera eta hiru egunetarako bonoak, berriz, 7 euro balioko ditu.
Agorrosin Ekintza Gunean ere jolas egiteko aukera izango dute gaztetxoek urtarrilaren 2an eta 3an. 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara familia guztiarendako ur jolasak egongo dira igerilekuan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!