Kalean barrena kantuan ibili eta gero, Sam Martin plazara iritsi ziren San Martin Herri Eskola eta Aranzadi eta Mariaren Lagundia ikastoletako neska-mutikoak; baita Olentzero eta Mari Domingi ere. Udaletxeko balkoira igo eta plazan batutakoei hitz batzuk egin ostean, edur malutak ziruditen globo handiak bota zituzten balkoitik. Baita gozokiak banatu ere.