Hirugarren urtez, San Martin Herri Eskola, Aranzadi Ikastola eta Mariaren Lagundia Ikastolako guraso elkarteek eta Udalak antolatuta hiru ikastetxeotako neska-mutikoekin batera kantuan ibiliko dira.
11:30ean abiatuko dira Fraiskozuri plazatik eta San Martin plazan amaituko dute kalejira, eta nola ez, han hitz batzuk egingo dizkiete Olentzerok eta Mari Domingik neska-mutikoei.
Eguerdian atsedenaldia egin eta gero, arratsaldean kantu kalejira egingo dute berriz, herriko abesbatzek lagunduta. 19:00etan irtengo dira Udal biltegitik eta herrian barrena kantuan ibili eta gero, udaletxeko balkoira igoko dira eta berriz zuzenduko zaizkie plazan batutako neska-mutiko eta guraso guztiei. Horren ondoren, Udalak atarian eurendako egokitutako txokoan umeen gutunak batuko dituzte eta baita musuak banatu ere.