Giro ederrean ospatu dute Santo Tomas eguna Mariaren Lagundia ikastolan

Iure Eizagirre 2013ko abenduaren 20a

Bihar izango da Santo Tomas ospatzeko eguna baina bailarako hainbat ikastetxetan gaur ospatu dute. Bergarako Mariaren Lagundia ikastolako haurtzaindegian, adibidez, zeregin ugari izan dute gaurkoan.

Euskal produktuz osatutako azoka, euskal tradizioko tresnen erakusketa, baserrietako bizimodua eta animaliak erakusteko guneak... denetik izan dute Mariaren Lagundia ikastolan. Eta amaitzeko, familiakoek txikienekin gozatzeko mokadu goxoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak