Euskal sustraiak gogoratzeko bi egunek bat egingo dute zapatuan: Santo Tomas egunak eta Napar Feriak. Lehenak ez du ospakizun berezirik ekarriko San Antonio auzora baina bai bigarrenak, orduan ospatuko dute-eta urteroko azoka.
Hemen Napar Feriako egitaraua:
10:30 Feriaren irekiera
11:00 Txistulariek alaitutako kalejira
11:00-13:00 Elkarte arteko IV. sukaldaritza lehiaketa (marmitakoa)
11:30 Meza, kaperan
10:30-14:30 Angie DJa
13:00 Gabonetako postalen lehiaketaren sari banaketa
13:30 Abesbatzaren emanaldia
12:00-14:00 Ponia, zezentxoak eta jolasak umeentzat; pintxoak Gure Ametsa elkarteak jarritako tabernan