Suzuki eta txistu taldeek, orkestrak, trikitilariek, gazte bandak, hiru abesbatzek eta duela gutxi sortutako Big Band-ak eskainiko dute kontzertua. Talde bakoitzak kontzertu honetarako prestatutako piezak jo eta abestuko ditu eta amaieran John Lennon eta Joko Onoren Happy Xmas gabon-kanta interpretatuko dute denek batera.
Emanaldirako sarrerak kontzertu aurretik eros daitezke leihatilan 2 (haurrak) eta 4 eurotan.