Martitzenean eta eguakitzean ere aukera egongo da tanta horiek bereganatu eta Bilbora eramateko. Ekimen potoloa baina, hilaren 31n, Gabon Zahar egunean ospatuko da eta egun horretan tantaren pegatina soinean eramateko gonbitea luzatuko diete herritar guztiei. Horrez gain, jaima bat ere jarriko dute kalean, nahi duen orok Tantaz tanta argazkian parte hartzeko.
Aurreko urteetan bezala, Bilbora joateko autobusen tanta gisako zerrendak jartzeko eskaera ere egin dute ekimeneko kideek herriko komertzioetan.
Kanpainaren xedea
Datorren urtarrilaren 11n Bilboko kaleak giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko itsaso bilakatzen lagundu nahi duten Bergarako tantatxoak batzeko xedea dute herrian antolatutako ekimenek. Halaber, erakunde, sindikatu, alderdi eta beste hainbat eragileei irekita dagoen kanpaina izan baino, pertsona orori, herritar guztiei zabalik dagoen ekimena da.