Urte berria mendira irteera eginda hasiko du Pol-Pol Mendizale Taldeak

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko abe. 19a, 15:26

Udalatx mendia Asentziotik begiratuta.
Ohiturari jarraituz, urtarrilaren 1ean Itxumendira joango dira. 09:00etan abiatuko dira udaletxeko arkupeetatik. Itxumendin buzoi berria dago eta urteroko argazkia aterako dute bertan.

Horrekin batera, beteranoek urtean barrena egingo dituzten irteerak ere zehaztu dituzte. Jarraian dituzue beteranoek 2014an egingo dituzten irteerak:

  • Otsailak 23: Elorrio- Sta Marinazar-Zaldibar
  • Martxoak 23: Berastegi- Ipuliño-Berrobi
  • Apirilak 13: Ramales- Pico del Moro-Ramales
  • Maiatzak 1-2-3-4: Monfragüe
  • Maiatzak 28: Larrau- Iriberri-Aezkoa-Abodi
  • Ekainak 21-22: Ezkarai
  • Uztailak 20: Iparraldera
  • Irailak 6-7: Pico Cancias. Fiscal, Huesca.
  • Urriak 12: Pto. Estacas de Trueba- Las Machorras. Espinosa de los Monteros.
  • Azaroak 16: Salinillas de Buradoz-Toloño- Briñas

Horrekin batera, mendi eski irteerak ere zehaztuta dituzte, dagoeneko:

  • Urtarrilak 18-19; Piau Engaly. Pic Luneille.
  • Otsailak 22-23; Gourette. Sarroa. Sanctus.
  • Martxoak 22-23; Val d’Aran.
  • Apirilak 5-6 Panticosa Ref Wallon (2 egunetako irteera)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak