Astelehenetik Errege bezperara arte egingo dituzte ekitaldiak, eta, kontzertu eta jaien artean, hitzaldiak eta film proiekzioak izango dira. Nazioarteko boluntariotzari, biodibertsitateari eta Palestinari buruz izango dira hitzaldiak, eta, besteak beste, La Ola filma emango dute.
Hemen egitarau osoa:
- Astelehena, 23: 17:00etan, gaztetxeari bisita umeekin (jinkana eta jolasak), ondoren Amaia Arriaran ipuin-kontalaria.
- Martitzena, 24: 01:00etan, Mojito gaua: Rabino Krustovsky eta Elvis Caino.
- Eguaztena, 25: 18:00etan, zinekluba: La Ola.
- Egubakoitza, 27: Auzolana goizean; 19:00etan, epe luzeko nazioarteko boluntariotzari buruzko testigantza: Guatmala eta Kolonbia.
- Zapatua, 28: 00:00etan, The Adams party DJ gaua: Beltzak Bros, Asier Galiano, Buda ta Rami, Elektropeña eta Josu.
- Domeka, 29: 15:00etan, Gaztetxeaz hausnartzeko topaketa irekia.
- Astelehena, 30: 11:00etan, gozogintza tailerra. Aurrez izena ematea komenigarria da.
- Martitzena, 31: 01:00etan, gaztetxeko karaokea.
- Eguaztena, 1: 18:00etan, zinekluba: Monty python rallya.
- Eguena, 2: 18:00etan, Bergarako biodibertsitatea aztertzen hitzaldia Iñaki Irizarren eskutik.
- Egubakoitza, 3: 18:00etan, Askapeneko Palestinako brigadisten hitzaldia.
- Zapatua, 4: 18:00etan, EHUko ikasle talde baten film laburren emanaldia; 22:30ean, Supercools taldearen kontzertua.
- Domeka, 5: 23:00etan, kontzertuak: Berri Tzaarrak, Kolpatu eta DJ DZ.