7.400 bisitaritik gora izan dira aurten herrian

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko abe. 19a, 12:09

Bukatzen ari den urtea oparoa izan da Bergaran turismori dagokionez eta Udaleko Turismo Saileko arduradunek Bergara helmuga turistiko bezala sendotzea lortu dutela uste dute.

"Kasko Historikoan zehar egiten den bisitak segitzen du arrakastatsua izaten, bai eta azaroko ekimen sortak ere. Era berean, aurten San Pedro berritua ikusteko aukera paregabea izan dugu. Horrekin batera, autokarabana gunea moldatu eta Bergara Pass sortu dugu. Gainera, Imsersoko bidaiek Bergara guztiz txertatu dugu euren ibilbidean", azaldu du David Zapirain Turismo saileko teknikariak.

7.400 bisitari baino gehiago

Horrekin guztiarekin, 7.400 bisitaritik gora izan dira aurten herrian. Eta horren harira honakoa gehitu du Zapirainek:"Turismoak aisialdia ez ezik –Bergaran kalitatezko aisialdia gainera–, tokiko ekonomia bultzatzeko balio behar duela pentsatzen dugu. 7.400 lagun horiek izan dute gure herria eta jendea ezagutzeko aukera. Trukean eta esker onez, Bergaran kontsumitzea erabakiko zuten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak