G21 zapata-dendaren erakusleihoa, politena

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko abe. 18a, 16:37

Irabazle guztiak Leire Iruin zinegotziarekin.
Halaxe erabaki du erakusleiho lehiaketako epaimahaiak. Bigarren saria Gorosti loradendak eraman du eta hirugarrena, Gisasola burdindegiak.

Arratsaldeko lehen orduan egin dute sari-ematea kultura etxean, eta pozik azaldu dira hiru sarituak. G21 dendatik Jose Luis Solana eta Gorka Mendizabal izan dira ekitaldian eta 250 euroko bonoa jaso dute, herriko dendetan gastatzeko. Leire Iruin Kultura zinegotziak. Gorostiko Irene Zenitagoiak, berriz, 200 eurokoa jaso du bere erakusleihoagatik; eta Gisasola dendako Ander Berraondori, hirugarren sarituari, 150 euroko bonoa eman diote.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak