Olentzero eta Mari Domingi udaletxeko atarian daude

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko abe. 18a, 09:59

Olentzero eta Mari Domingi bisitan etorri dira. Udaletxeko atarian egokitu dieten etxolan daude, umeen bisitak jasotzeko zain.

Hilaren 24ra arte egongo dira han. Izan ere, egun horretan etxola utzi eta kalerik kale ibiliko dira herrian barrena. Hain zuzen, hirugarren urtez, San Martin Herri Eskola, Aranzadi Ikastola eta Mariaren Lagundia Ikastolako guraso elkarteek eta Udalak antolatuta hiru ikastetxeotako neska-mutikoekin batera kantuan ibiliko dira. 11:30ean abiatuko dira Fraiskozuri plazatik eta San Martin plazan amaituko dute kalejira, eta nola ez, han hitz batzuk egingo dizkiete Olentzerok eta Mari Domingik neska-mutikoei.

Eguerdian atseldenaldia egin eta gero, arratsaldean kantu kalejira egingo dute berriz, herriko abesbatzek lagunduta. 19:00etan irtengo dira Udal biltegitik eta herrian barrena kantuan ibili eta gero, udaletxeko balkoira igoko dira eta berriz zuzenduko zaizkie plazan batutako neska-mutiko eta guraso guztiei. Horren ondoren, Udalak atarian eurendako egokitutako txokoan umeen gutunak batuko dituzte eta baita musuak eman ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak