Dagoeneko eska daiteke 2014ko egutegia Udaltzaingoan

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko abe. 18a, 09:06
Bukatu du Udalak herrigunean atariz atari egindako banaketa. Dena den, jaso ez duenak Udaltzaingoan eska dezake. Baserri-auzoetako banaketari dagokionez, auzo-alkateek egingo dute datozen egunetan. Auzo-alkaterik ez duten auzoetako bizilagunek, zuzenean jo beharko dute Udaltzaingora.
Amaitu da Bergarako Udaleko 2014ko egutegiaren kaleko banaketa. Egutegiak atari barruan utzi izan dira pilatxo batean, buzoietan sartzeko doblatu beharra zutelako. Etxebizitza bakoitzerako bana utzi dira baina gertatuko zen zenbait kasutan etxebizitzaren batek bat baino gehiago hartu eta beste batzuk gabe geratzea.

Hala, beraz, egutegirik gabe geratu direnek edo ale gehiago nahi dituztenek Udaltzaingoan jaso ahal izango dituzte abenduaren 16tik aurrera.

Baserri-auzoetako banaketa auzo-alkateek egingo dute datozen egunetan. Auzo-alkaterik ez duten auzoetako bizilagunek, berriz, Udaltzaingora etorri eta bertan jaso ahal izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak