Gazteengan ekintzailetasuna sustatzeko bigarren lehiaketa da aurten egin dutena eta 17 urtetik gorako Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleek hartzen dute parte, MAIkoen kategorian. Iaz irabazi egin zuten MAIko ikasleek eta aurten ez dute gutxiago gura.
Goizper aitaponteko
MAIko ikasleek Goizper enpresa dute aitaponteko bezala STARTInnova lehiaketan. Enpresa barnetik ezagutu eta aurre egin beharko diete proposatu zaizkien erronkei. Gabon-oporren ostean jakingo da fasea gainditu eta finalera sailkatzerik lortu ote duten eta ondorioz iazko garaipena berresteko aukerarik izango ba ote duten.