Giro paregabea eta herrikoia usain zitekeen arratsaldetik bergarako hainbat txokoetan. Musika eskolan adibidez, musika ikastaroak antolatu zituzten eta jende asko batu zen bertan, Imanol Urkizu oriotarraren pandero ikastaroaz edo Eneko Longarte durangarraren kantu ikastaroaz gozatzera. Urkizuk egun mota hauen garrantzia azpimarratu zuen, baina haratago joan zen, egun puntualak baino gehiago beharko luketelako.
Instrumentuak jotzen ikasteko ikastaroetan, pandero-joleez gaina, hainbat gurasok eta hasiberrik hartu zuten parte, panderoa nola jotzen den ikasteko gogotsu; Urkizuk gainera jotzeko era klasikoaz gain, bestelako bat irakasten saiatu zen.
Kantuari ere eskaini zioten ikastaroa; Eneko Longarte, Emon taldeko abeslaria izan zen arduraduna, eta gaztetxoei mikrofono aurrean nola abestu behar den erakusteko asmoz joan zen Bergarara. Musika eskolan amaitu ondoren, Munibe plazara joan ziren trikiti zaleek, Ai Ene! Taldearen erromeriaz eta gaztaina-janarekin gozatzeko aukera ez zuten galdu.