Bizitzaz , heriotzaz eta sexuaz, umore klabean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko abe. 15a, 17:09

Estreinaldia hasi aurreko minutuetako urduritasunak –asko izan ez arren– agertoki atzealdean utzita irten zen Pauxa pailazoa –Virginia Imaz– bere herrikideen aurrera egubakoitz iluntzean. 'Sex o no sex' lana estreinatu zuen hala.

 Zabalotegi aretoa bere egin zuen Imazek, Shakespeare handiaren Hamlet obrako esaldi famatuan oinarrituta, Sex o no sex lanari bizitza emanez.

Pozik estreinaldiaz

"Lagunen aurrean-eta aurrestreinaldiak egin nituenez, obra nahiko landuta eraman nuen Zabalotegira. Gustura asko aritu nintzen, eta ohartu nintzen, gainera, oraindik ere badaukagula sexuari buruz berba egiteko gogoa. Albiste bikaina da!". Eta gainera, Zabalotegira bertaratutakoen barreek ere erakutsi zuten aktoreak ez ezik, ikus-entzuleek ere gozatu zutela emanaldiarekin.

Oihulari Klown taldearen azken lanak lotsa barik egiten du berba bizitzaz, heriotzaz, sexuaz zein menopausiaz. Den-dena taldearen ikur garrantzitsua den umorea baliatuz. Eta gainera, Pauxaren naturaltasunaren bidez publikoaren konplizitatea lortzea erdietsi zuten egubakoitz iluntzeko emanaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak