Trikiti eta pandero doinuez zipriztinduta igaro zuten atzoko eguna bergararrek

Ander Larrañaga 2013ko abe. 15a, 15:55

2006az geroztik ez da Trikiti Festa berriro egin, baina, aurten festa hau berreskuratzea lortu dute Bergaran Erdizka Trikitixa Elkarteari esker.

Giro paregabea eta herrikoia usain zitekeen arratsaldetik: ikastaroek jende ugari bildu zuen musika eskolan eta ondoren, erromeria eskaini zuen Ai Ene! taldeak Muniben. Erromerian dantzan aritu zirenek, indarrak berreskuratu zituzten gaztaina-janarekin.

Ikastaro desberdinak

Bigarren edizio honetan, trikitilari zein pandero-joleak ez dira protagonista bakarrak izan: guraso eta hasiberriek ere parte hartu zuten ikastaro hauetan, instrumentu hauek nola jotzen diren  apur bat ikasteko.
Kantuari ere eskaini zioten ikastaro bat: horretarako, Eneko Longarte durangarra etorri zen gaztetxoei mikrofono aurrean nola abestu behar den erakusteko asmoz.

Hala ere, ikastaroak ez ziren bertan geratu: Imanol Urkizu oriotarrak pandero ikastaro aurreratua eskaini zuen pandero-jole ikasleendako. Hala azaldu zuen Urkizuk, halako egunak antolatzearen garrantziaz: "Saiatu beharko ginateke urtean osoan zehar horrelako ekitaldiak aurrera eramaten, ez soilik egun puntualetan. Era honetan, jendeak instrumentu hauek ezagutaraztea lortzen dugu eta bide batez, musikariok elkar ezagutzeko modua ere bada. Bestetik, halako egun bat ospatzea kulturalki oso aberatsa eta baliagarria dela iruditzen zait".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak