Etxean estreinatuko du Imazek 'Sex o no sex' antzezlana

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko abe. 13a, 09:07

Lan berria estreinatuko du Oihulari Klownek Bergaran.
Etxean estreinatuko du gaur Oihulari Klownek azken lana. 'Sex o no sex' dauka izena eta genero ikuspuntutik kontatutako obra da. Zabalotegi aretoan estreinatuko dute, gaueko hamarretan hasita.

"Oso erraz irten zait lan hau prestatzea, egia esan. Plazerari, sexuari, menopausiari eta autoestimuari buruzko lan dezente egin izan dut azken urteetan, eta esango nuke gai horien inguruan edukitzen ditugun mamuak uxatzeko baliagarria dela. Jendeari bizi egin behar dela gogora ekartzeko modu bat, gauzak serioegi hartu barik, gertatzen zaizkigunak umorez ere har daitezkeela esateko modu bat". Hala eman du aditzera Virginia Imazek.

Estreinaldirako prest

Hala, Zabalotegiko estreinaldian Imazek bizitzari, heriotzari eta sexuari buruz egingo du berba, umore ukituz, betiere. "Aurrestreinaldiko hiru bat saio egin ditut lagun artean, baina gaur da egun handia. Emanaldiz emanaldi hobetzen joango naizela badakit, baina gaurko estreinaldira lasai joango naiz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak