Etxebizitza bakoitzerako bana utzi dira baina gertatuko zen zenbait kasutan etxebizitzaren batek bat baino gehiago hartu eta beste batzuk gabe geratzea. Hala, beraz, gabe geratu direnek edo ale gehiago nahi dituztenek Udaltzaingoan jaso ahal izango dituzte abenduaren 16tik aurrera. Baserri-auzoetako banaketa auzo-alkateek egingo dute datozen egunetan. Auzo-alkaterik ez duten auzoetako bizilagunek, berriz, Udaltzaingora jo beharko dute.