Plaza dantzen ikastaroa antolatu du Jardunek

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko abenduaren 11

Urtarrilaren 8an hasi eta ekainean bukatuko da eta arin-arina, fandangoa, aurreskua, banakoa eta koreografia berriak ikasteko aukera egongo da.

Abarka taldeko irakasleek emango dituzte eskolak; Juantxo Urbietak, Janire Urbietak eta Jon Arrillagak eta eskolak eguaztenetan izango dira, 19:30etik 21:00etara.

Prezioaren kasuan, 15 euro dira hileko Jarduneko bazkideendako, eta 17 euro bazkide ez direnendako. Izenematea zabalik dago Jardun elkartearen bulegoan, jardunkultura@topagunea.net helbidean eta 943 76 36 61 zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak