Ideia lehiaketan bozkatzeko aukera dute atzotik herritarrek

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko abe. 11a, 08:33
Udalak antolatutako Ideia Zaparrada lehiaketan aurkeztu diren lanetatik, 13 proiektu eta 7 ideiaren artean bozka dezakete herritarrek hilaren 17ra bitartean. Bi modu daude horretarako: 'www.bergara.net' webgunean eta udaletxean.

Aurkeztutako ideia eta proiektuek bi balorazio mota izango dute: Alde batetik, Udal ordezkariekin osatutako epaimahai batek egindakoa eta balorazio orokorraren %50 balioko du. Balorazio hori dagoeneko eginda dago, baina isilpean mantenduko da herritarren bozketa bukatu arte. Bestetik, herritarrek egindakoa: balorazio orokorraren %50 izango da. Balorazioak erabat anonimoak dira.

Esan bezala, epaimahaiak dagoeneko balorazioa egina dauka eta orain herritarren txanda da. Hain zuzen, herritarrek proiektu eta ideiak eta atzotik hilaren 17ra bitartean baloratu ahal izango dituzte. Horretarako bi modu egongo dira eta herritar bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du: alde batetik, Udalaren webgunearen bitartez (www.bergara.net) bozkatu ahal izango du ideia eta proiektuak bertan ikusita, eta Udal ordezkarien esanetan horixe da modurik erosoena. Bestetik, osoko bilkuren aretoan ere ikusi ahal izango dira 10:00etatik aurrera lanaak han egokitu duten erakusketatxoan eta botua bertan eman. Han bozkatzeko paperezko formularioa egongo da, beteta udaltzaingoan eman beharko dena.  

Saria bozkatzen dutenendako

Bozka ematen duten herritarren artean sariak zozketatuko dira; hiru sari, hain zuzen ere: herriko denden artean gastatu ahal izateko 150 euroko bonoa; herriko jatetxe batean gastatu ahal izateko 100 euroko bonoa; eta Agorrosin Ekintza Gunerako urte osoko bonoa.

Ideia Zaparrada lehiaketako irabazleak sari banaketa ekitaldian emango dira jakitera. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 23an izango da, 19:00etan osoko bilkuren aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak