Bergarako gaztetxian, Bergara
Ostiralean Txapa irratiko programazio berria aurkeztuko dugu, aurten 23 irratsaio propio ekoiztuko ditugu (Saio berri pilarekin!)
Garaiak aldatuz juan die, gure irratixak be aldaketa haundixak bizi izan ditxu, teknologia berrixak, digitalizaziñua, kokaleku aldaketak… Dana dala oinarrixak sendo jarraitxu dau. Txapa, Bergarako irrati, pirata, asanblearioa, libria da!
Krisi ezberdinen garai honetan Txapak bere izaera indarra erakutsiko dau berriro! Lotura gabe, aske eta kritiko.
Gure irratsaioak gertutasunez aurkeztuko ditugu, horretarako hitzordua jarrita dago, azaroak 8, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Bergarako gaztetxean.
Jarraian Garate musikariak kontzertua eskainiko du.
Zuzenian FM ko 97.20 an eta internetez Txapairratia.org helbidean.
Hizkuntza: Euskara