2013/10/20 00:30

Txapajaia: Fiachras + Sumision City Blues

Bergarako gaztetxea, Bergara
Txapa irratiak, Bergarako irrati libreak, antolatuta, Fiachras (argazkian) eta Sumision City Blues taldeak Bergarako gaztetxean ariko dira urriaren 19an. Ondo baino hobeto ezagutzen dute agertokia, aurreko diska bertan aurkeztua izateaz gain, hamaika aldiz bete dute kartzela zaharra Fiachras-eko lagunek, Sumison City Blues-eko jendea ere ezaguna eta gertukoa da bertan, gau beroa izango da, bi taldeek Bonberenea ekintzekin argitaratu berri duten lana aurkezteko baliatuko dutena. Emanaldia gaueko 23:00etan hasiko da, eta 5 euroko sarrera izango du. Kontzertua Txapa irratia ekonomikoki laguntzeko izango da. Emanaldia irratitik igorriko da zuzenean, 97,2FMan edota www.txapairratia.org atarian. Fiachras Fiachras musikari beteranoez osaturiko taldea da, abentura berri batean murgilduak. Tartean, brigada Criminal, Bizardunak edota Txinaski taldeko kideak topa daitezke, nahiz eta musikalki beste eremu batera bidaiatu. Bi disko argitaratu dituzte orain artean, azkena, 'Hiltzera goaz' (Bonberenea Ekintzak) izena damana lan ederra. Sumisión City Blues Sumisión City Blues talde gasteiztarra da. Alta, hauek, bestelako doinuekin nahastuko dituzten euren melodiak, sailkatu ezineko musika era pertsonala sortuz. Pela abeslariak gidaturiko banda, trumoi bat da oholtza gainean, jarrera, eta berezko nortasunez, zuzeneko bero eta izerditsuez mehatxu eginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak