2013/10/20 01:00 - 04:00

Txapa irratiko kontzertuak:FIACHRAS + SUMISION CITY BLUES

Bergarako gaztetxian, Bergara
[Deskribapena] Fiachras eta Sumisión CityBlues taldeak Bergarako gaztetxean ariko dira urriaren 19an, larunbata. Emanaldia gaueko 23:00etan hasiko da, eta 5 euroko sarrera izango du. Kontzertua Txapa irratia ekonomikoki laguntzeko izango da. Emanaldia irratitik igorriko da zuzenean, 97,2 FMan edota www.txapairratia.org atarian. Fiachras musikari beteranoez osaturiko taldea da, abentura berri batean murgilduak. Tartean, brigada Criminal, Bizardunak edota Txinaski taldeko kideak topa daitezke, nahiz eta musikalki beste eremu batera bidaiatu. Sumisión City Blues talde gasteiztarra da. Alta, hauek, bestelako doinuekin nahastuko dituzten euren melodiak, sailkatu ezineko musika era pertsonala sortuz. Pela abeslariak gidaturiko banda, trumoi bat da oholtza gainean, jarrera, eta berezko nortasunez, zuzeneko bero eta izerditsuez mehatxu eginez. Bi taldeek EP bateratu bat argitaratu dute Bonberenea ekintzak egitasmoaren baitan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak