Jardun euskara elkartean, Bergara
Jardun euskara elkarteak antolatu duen Helduentzat antzerkia ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Ikastaroa urriaren 2an hasiko da (2014ko ekainera arte). Irakasleak Zurrumurru antzerki taldeko kideak izango dira. Eskolak eguaztenetan izango dira, 19:30etik 20:30era. Prezioa 12 euro hilean (bazkideek 10 euro). Izena emateko: jardunkultura@topagunea.com helbidean edo 943 76 36 61 zenbakian.
Jardun Euskara Elkartean (Kultur etxea), jardunkultura@topagunea.com e-postan zein 943763661 zenbakian eman daiteke.
Hizkuntza: Euskara