Bergarako gaztetxian, Bergara
Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, Zakillers eta Sermonds taldeak Bergarako gaztetxean ariko dira datorren Ekainak 15 Larunbata gaueko 22:30etan.Kontzertua amaitzean Dj Elviscaino ariko da musika jartzen.
ZAKILLERS ,SextySexers taldearen anaia txiki, bihurri eta kaskagorra. Xiker, Julen eta Inaxioren hirukoa Mikelek osatu zuen, garai zaharretara eginez orainean. "Hyena" diskoa aurkezteko baliatuko dute hitzordua, eta argi ibili, kontzertu gutxi eskainiko dituzte eta. Are you ready?
2008ko apirilean SERMOND'S berpizteko erabakia hartu genuen. Zortzi urtez lurperatuta egon eta gero gorputz atal batzuk ustelduta zituen arren, bizkarrezurra (koldo, baxuan) eta burmuina (Iñigo, gitarran), osorik eta osasuntsu zeudela konturatu ginen. Hortaz Frankestein Doktoreak egin bezala, izaki berria eraikitzen hasi ginen. Frankesteinek gizaki berri bat sortzea zuen helburu, guk ostera mamuaren bila abiatu ginen hasieratik, benetako mamutzarra, munstro musikala. Horretarako oinarri sendo, potente eta azkar bat behar genuen, bizkarrezurrera ondo lotuko ziren hanka eta beso indartsuak behar genituen. Hankak , Tximisek (bateria) jarri zizkion, besoak berriz Gorkak (gitarra). Horrela berpiztu zen SERMOND'S. Hala ere, handik gutxira aurpegia eta ahotsa falta zitzaiola konturatu ginen. Egoitzek (ahotsa) osatu zuen munstroa. Geroztik munduan zehar dabil Dirties, Arto Bixarra, Midnight Murders eta Perros del Diabloren odola daraman munstroa. Lehenengo diskoa 'Azken bala' Karlos Gomezekin grabatu genuen 2009ko udan, bigarrenerako beste karlos bat aukeratu dugu, Karlos Osinaga, eta 2011 urtea hasterako prest dago.
Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.20 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez,http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez.
Hizkuntza: Euskara