2013/04/17 21:00 - 23:00

'Hesiak gainditzen' dokumentala

Irizar jauregian, Bergara
'Hesiak gainditzen' dokumentala, batik bat, gurasoei zuzenduta dago. Euskarara hurbiltzeko ahalegina egin zutenei eta egiten ari direnei esker ona adierazteko egindako dokumentala da. Aurkezpen lanetan, Eneko Barberena eta Aizpea Otxandiano Txatxilipurdiko kideak arituko dira. Dokumentala, apirilaren 17an (asteazkena), arratsaldeko 19:00etan Bergarako Irizar jauregian izango da. Beste herri batzuetan ere eman da dokumental hau eta arrakasta handia izan du, hori dela eta zuen interesekoa izan daitekeelakoan Jardunek hitzaldira joateko gonbitea luzatzen dizue. Dokumentalaren asmoa, hizkuntzaren transmisioaren garrantzia azpimarratzeaz gain euskarara hurbiltzeko eta euskara ikasteko ahalegina egin zutenei eta egiten ari direnei esker ona adieraztea da. Gidoia Arteman Komunikazioa enpresarekin eta Jon Maiarekin batera garatu du Txatxilipurdi elkarteak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak