Gaztetxea, Bergara
Anger eta Tooth taldeak ariko dira Otsailaren 15ean, ostirala, bergarako gaztetxean.
Anger talde arrasatearrak bere azken lana aurkeztuko du, hamabost urteko ibilbidea eta gero. Bidean bost erreferentzia utzi dizkigute, azkena, 'Hirugarren azala' izenekoa berriki argitaratu dute eta hau aurkeztuko digute Musakolakoek kartzela zaharrean.
Tooth taldea 2009an sortu zen. Post-hardcore doinuetan murgiltzen den proposamena da bizkaitarrena beraien influentzien artean Dut, Lisabö, Izaera, Helmet edota Unsane daudelarik. Taldearen lehen lan homonimo autoekoiztua aurkeztuko dute Gernikarrek.
Kontzertua gaueko 22:30ean hasiko da eta 3 euroko sarrera izango du.
Hizkuntza: Euskara