2013/01/25 - 2013/01/27 12:00

Ubera auzoko San Paulo jaiak

Ubera auzoan, Bergara
Urtarrilaren 25ean, barikua –San Paulo eguna: 11:00etan meza; 11:30ean salda eta txistorra; 20:30ean Mari justa eta Pedro Joxeren jaitsiera, poteoa; 21:00etan afaria eta ondoren photocall saioa. Urtarrilaren 26a, zapatua –San Paulo txiki eguna: 12:00etan salda eta txistorra; tortilla eta tarta txapelketa; 14:30ean, herri bazkaria, eta ondoren argazki erakusketa. Urtarrilaren 27a, domeka: 10:00etan diana; 11:30ean meza; eta, 11:30ean Alai taldearen emanaldia eta Bergarako trikitilari gazteen emanaldia. Ondoren Uberako 4. ugarixo tiraketa.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak