2012/12/15 - 2012/12/16 23:30

Abenduak 15 Blues jaialdia eta Jam session!!RIFFS & CHIP`S +BELCEBLUES +FUNK JUNKERS taldeekin

Bergarako gaztetxian, Bergara
Abenduaren 15ean TXAPA IRRATIAK, Bergarako gaztetxean eskainiko den Blues jaialdira gonbidatzen zaituzte. 22:30 tatik aurrera, RIFFS & CHIP`S taldearekin hasiko da jaialdia. Gasteizko laukote bikain honen emanaldia eta gero, BELCEBLUES Bergararren txanda izango da. Hauek, urtarrillean Menphis-en (EEBB) ospatuko den nazioarteko blues txapelketarako prestatzen ari dira, eta gurean erakutsiko dute zertarako gai diren.Horretaz gain, taldearen 101. zuzenekoa ere badenez, sorpresa ugari prestatu dituzte bertaratzen den ororentzat. Gaua borobiltzeko, Jam session edo jaurtiala musikala izango dugu, FUNK JUNKERS taldearekin eta animatzen den beste edonorekin! EKARRI INSTRUMENTOAK!!! SARRERAKO PREZIOA BORONDATEZKOA IZANGO DA. Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.20 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez,http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak