2012/11/03 - 2012/11/04 23:30

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:INOREN ERO NI + SONIC TRASH + DJ MANSILLA

Bergarako gaztetxian, Bergara
Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, Inoren ero ni eta Sonic trash taldeak Bergarako gaztetxean ariko dira datorren Azaroak 3 Larunbata gaueko 22:30etan. Kontzertuaren ondoren Dj Mansilla egongo da musika jartzen. INOREN ERO NI Inoren ero ni ,2003. urtean Andoainen sortu zen izen palindromikoa duen talde hau. Mikel, Okene eta Drake, BAP!! talde ezaguneko kideak berriz ere juntatu ziren, kasu honetan Borja-rekin (Purr taldeko kitarjole ohia). Bigarren diska grabatu ondoren, Drakek Mairanori utzi zion lekua, eta duela gutxi, Mikelen ordez Guantxe (lobo eléctrico) hasi da taldean. FREGOLI, azken lana kaleratu zuten pasa den urtean. Aukera paregabea zuzenean ikusteko! SONIC TRASH Sonic trash taldea 2011. Urtean sortzen da Bilbon, Ya te digo taldearen geldiunearen ostean,taldeko 4 lagunek disko berria aurkeztera datoz.Mariana baterijolearen lehen diskoa Sonic Trash taldearekin. Disko berria “Hey Chica!!!” deitzen da eta San Feliu de Guixols herrian dagoen “Ultramarinos Costa Brava” estudioan grabatu dute Santi Garcia teknikariaren laguntzarekin. Gau honetan aurkeztuko duten lan berrian riff indartsuak, erritmo biziak eta kolaborazio ezberdinak aurkitzen ditugu, kasuan kasu, El Columpio Asesino taldeko Cristina eta The Cherry Boppers taldeko kidea den Willy izan dituzte lagun. Diskoa Sunthunder records diskoetxeak plazaratu du binilo eta digipack euskarrietan. Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.25 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez,http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez. Oharra:Testua Musikazuzenean.com webgunetik hartuta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak