2012/10/19 21:30 - 23:00

Txapa irratiko denboraldi berriko programazioaren aurkezpen jaia

Bergarako gaztetxian, Bergara
Ostiral honetan, Urriak 19 arratsaldeko 19:30etan denboraldi berriko programazio aurkezpen jaia egingo dou Bergarako gaztetxian.Irratsaioak aurkeztu eta ondoren Izaki gardena taldearen kontzertua egongo da. Txapa irratia 28. urtez ere uhinetan egongo da! FM 97.20an Bergarako irrati libreak komunikabide eredu ezberdin bat posible dela frogatuko du beste behin. Herritarrei irekia, asanbladan oinarritutakoa, librea, ez komertziala eta pirata!... Aurten ere gure ezaugarriei eutsiko diegu eta teknologia berrietan eta Arrosa irrati sarean oinarrituta kalitatezko programazio bat eskainiko diegu Fm bitartez gurekin bat egiten duten Bergararrei eta internet bitartez entzuten gaituzten munduko hiritarrei! 2012-2013 denboraldian 17 irratsaio propio izango dittugu eta gure irratsaioez gain , Arrosa irrati sareko hainbat irratsaiorekin osatuko dugu gure parrillia. TXAPAKO IRRATSAIOAK Astelehena XELEBREGARA: 21:30etan ( 15ean behin ): Aitzol Gandiaga, Jon Olivares eta Aritz Alustizak gidatutako programa. Asteko lehen eguna arintzen saiatuko gara. Horretarako asteko gertakariei errepaso bat emango diegu, beti ere umore ukituarekin. Horrez gain zuzeneko bromak ere sartuko ditugu. TEILATUPEAN: 21:30etan ( 15ean behin ): Aritz Alustizak gidatutako musika mestizaian inguruko irratsaioa. GURASUAK: 22:45etan.Gurasoak.com-en oinarritutako irratsaioa,Txatxilipurdi euskara eta aisialdi taldearen eskutik. Asteartea AMETSETAKO LURRA: 20:00etan (15ean behin):Ametsetako lurra gaur egun, 2 kidek landutako saioa da. Hemen dena lor, sor eta egin dezakegu. Izan ere, gure ideiak, emozioak,ametsak eta abar bideiaratzen ditugu. Hori bai, musikaren bitartez. JAR ITZAZU TAPOIAK MESEDEZ: 21:00etan:Harcore musika inguruko irratsaioa da gehienbat, ikusi ditugun kontzertuetaz hitzegiten egoten gara eta datozen kontzertuetaz ere informatzen dugu... noiz behinka oparitxoren bat ematen dugu,egindako galderaren baten truke noski!!gonbidatuak ekartzen ditugu iritzi ezberdiñak izateko...kaña bizitzari!!!! KOLAX: 22:00etan:2005tik uhinetan dagoen irratsaio kontrainformatiboa. Elementu ezberdinez osatutako kolax radiofonikoak, gai sozialak, kulturalak... jorratzen ditu. Kolaxa sortzeko elkarrizketak, albisteak eta kolaboratzaile ezberdinen ahotsak tartekatzen ditu Asteazkena BERBENIR: 18:30etan:Zaharrenak, berrienak, azkarrak, geldoak, alaiak, tristeak, ezagunak edo ezezagunak. Klasikotik, elektronikaraino estilo eta doinu ugari entzun ahalko dituzu BERBENIR musika irratsaioan 90 SEGUNDU:19:30etan:Minutu eta erdi baino gutxiagoko kantuez osatutako orduerdiko irratsaioa da, asteroko maiztasuna izango duena. Bertan, era guztietako musikak jorratuko dira. SASI GUZTIEN AZPITIK:21:00etan(Hilean behin):Bergarako gaiak jorratuko ditu eta txapako asanbladako irratsaioa izango da . Osteguna ALBUM BAT ,KONFESIO BAT: 19:00etan Irratsaio berri honek, txandaka, bi formato diferente eukiko ditxu. Aste baten musika popularran historixan garrantzitsua izan dan disko oso bat entzungo da, lana bere osotasunean apreziatzeko, irratsaiotan gutxitan gertatzen dan gauza bat, eta hurrengo astean musikari bati elkarrizketa bat egingo zaio, musikari buruzko beran pentsamoldia zein dan ateratzeko asmoz. HAUNDIKEITTAN: 21:00etan (15ean behin) Umore irratsaioa. KALEKO MOBIDA: 22:15etan :Ekaitz Etxezarretaren eskutik punk-oi musika irratsaioa Ostirala BERGARA SUTAN.18:00etan:Bergarako gazte asanbladaren irratsaioa, funtsean gaztetxearen proiektuak eta bertako ekitaldiak dute pisu nagusiena. Agenda eta gaztetxearen nondik norakoak errepasatzeaz gain ordea, gaurkotasuneko albisteak eta beste gai batzuk ere jorratzen dira beti ere musikaz lagunduta. GURE PARADISUA:19:30etan.Txapa irratiko obserbatorixo metereologikua martxan jarri da. Udaberriarekin batera hasi eta urte osoan zehar , hilabetero eta ilargiaren pista jarraituz haizearen etorkizuneko nondik norakoa komentauko ditugu. Irratsaioan Azurren esperientziak, entzungai egongo dira. Saio hauek ilargiaren il´berri, il´gora, il´bete eta il´behera arratsaldetan izango dira. Larunbata TXAPA IRRATIKO ETA GAZTETXEKO KONTZERTUAK Gaztetxean antolatutako kontzertuak zuzenean eta taldeei egindako elkarrizketak .Ostiral eta Larunbatetan kontzertuak daudenean. Igandea TXIBIERROAK ULUKA:17:00etan(15ean behin) Domeka ilunei mobimentua eta freskuria emango dotsen irratsaiua: Elkarrizketak, Bidaiak, sexualitatia, poesia-ipuin irakurketak, musika kritikak etab. PARADISU ZINEMA: 21:00etan(15ean behin):Musika bizitzaren soinu-banda baldin bada, zinema ametsen mundua da. Goazen ametsen soinu-bandetan batera bidaiatzera, goazen Paradisu zineman elkar ikustera. Txapako Irratsaioen errepikapenak arratsaldeko 13:30etan eta 14:45etan izango dira. ARROSAKO IRRATSAIOAK Irratsaio hauetaz gain Arrosa irrati sareko hainbat irratsaiorekin osatuko dugu gure parrilla. Musika , internazionalismoa , literatura , kultura,...Jorratzen dituzten irratsaioak. Iaz bezela,Astelehenetik Ostiralera. goizean 7:30etan kalegorrian info 7ko magazina,10etan Suelta la olla, Hala bedi,Eguzki eta Tas-tas irratiko magazina, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara Zebra bidea Hala bedi,Tas tas eta Antxeta irratiak ekoiztutako Euskarazko magazina eta 20:00etan Info 7ko albistegia izango ditugu entzungai. Txapa irratia ,zuzenean entzuteko FM-an entzuteko, 97.20 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez, http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak