2012/10/17 - 2012/10/18 23:00

Sasi guztien azpitik irratsaioa:Helduentzako nazioarteko txotxongiloen XI mostra

txapa irratian, Bergara
Asteazken honetan ,Urriak 17 gabeko 21:00etan Sasi guztien azpitik irratsaioa izango dou Txapa irratian, txotxongilo mostraren aurkezpena egiteko. Aurten Nazioarteko Txontxongilo Mostraren 11. edizioa ospatuko da Bergaran ostegunetik igandera bitartean. 10 txontxogilo taldek hartuko dute parte bertan eta 5 eskenatoki ezberdinetan (San Martin Plaza, Munibe, Gaztetxea, Pikupe eta Zabalotegi) plazaratuko dituzte beraien sormen lanak. Ekimen honen antolatzaile nagusia Taun Taun txontxongilo taldea dugu, eta mostraz gehiago jakiteko gure estudioetara gonbidatuko dugu talde honetako kiden den Itsaso Azkarate. Horretaz gain,Bertan parte hartuko duten taldekide batzuei elkarrizketak egingo diegu. Irratsaioa entzuteko ,Bergara inguruan Fm ko 97.20an eta Bergaratik kanpo Txapairratia.org helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak