2012/09/07 20:30 - 21:30

ZIRKO LORETSUAREN "Florenzio Galdino" zirko ikuskizuna

San Martin plazan, Bergara
Bergarako Jardun Euskara Elkarteak ZIRKO LORETSUA ren Florenzio Galdino zirko ikuskizuna antolatu du (malabarak, magia, pailazoa…) ikusle guztientzat zuzendua. Eguna: Irailak 7, ostirala Ordua: 18:30etan Lekua: Bergarako San Martin Plazan “Florenzio Galdino lorezaina da eta bere lorategi debekatura doa lanera. Florenziok, lorategiko sagarra jatean, aldaketa jasaten du eta hortik aurrera, bere lana abentura bilakatuko da eta gauza guztiak norabide ezezagunak hartuko dituzte”. Hori dela eta zuen interesekoa izan daitekeelakoan Jardunek bertara hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizue.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak