EUSKAL HERRIA, Bergara
Uda iritsi da eta berarekin batera oporrak, bidaiak, jaiak... Aurten, lehen aldiz, udako euskarazko postal lehiaketa antolatu du JARDUN EUSKARA ELKARTEAk. Udak askorako ematen du, eta oporretan urrutira joan edo bertan geratuta ere, istorio txikiek asko esan dezakete.
Lehiaketaren helburu nagusia komunikazio informal eta idatzietan euskara erabiltzea da.
OINARRIAK
1- Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte har dezake, nahi beste postal bidaliz.
2- Postal guztiak jatorrizkoak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
3- Postalak edozein lekutatik posta arruntez helbide honetara bidalli beharko dira:
UDAKO EUSKARAZKO POSTAL LEHIAKETA
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara – Gipuzkoa
Informazio gehiago: 943763661-605712469 telefono zenbakian eta www.goiena.net/blogak/jardun blogean.
4- Postalak jasotzeko azken eguna 2012ko irailaren 17a izango da.
5- Gaia librea da. Ez ahaztu postalari zure telefono zenbakia jartzea.
6- Saria: Argazki Kamera digitala.
7- Epaimahaiak bi gauza nagusi baloratuko ditu. Batetik, postalaren edertasuna, orijinaltasuna eta bestetik, bertan esaten dena nola dagoen idatzita.
Hizkuntza: Euskara