2012/07/22 14:00 - 15:00

Txirrindularitza - XXX. Basalgora igoera herrikoia

Basalgo auzoa, Bergara
IZEN-EMATEAK Izen-ematea Itesa fabrikaren aparkalekuan egingo dira 11:00-tik aurrera. Parte hartzea doan dan EKIPAMENDUA ETA MATERIALA - Janzkera: Partaideek, bizikletatik jaitsi arte ez dute kenduko kaskoa. KASKOAREN ERABILERA DERRIGORREZKOA DA. - Bizikletak: Aldapak igotzeko garapen egokia gomendatzen da. Bizikletari errebisioa egitea ere gomendagarria da, igoeran zehar matxurarik ez edukitzeko. SEGURTASUNA: Txirrindulariek ezingo dute errepidera eror daitekeen ezer eraman (bidoia, puzgailua...). Eskulekua bi aldeetan tapoia jarrita eduki beharko da, eta eskularruak erabiltzea gomendatzen da. Mailak, jaiotze urtearen arabera: 1994 Jubenila (18 urte) 1995 Jubenila (17 urte) 1996 Kadetea (16 urte) 1997 Kadetea (15 urte) 1998 Infantila (14 urte) 1999 Infantila (13 urte) 2000 Alebina (12 urte) 2001 Alebina (11 urte) 2002 Benjamina (10 urte) 2003 Benjamina (9 urte) 2004 Aurre-benjamin (8 urte) 2005 Aurre-benjamin (7 urte)
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak