San Martin plazan, Bergara
19:00 Bilkura eta argazkia San Martin plazan: artistak, lokalen jabeak, Udaleko teknikariak, politikariak eta lagunak.
19:15 Artekalen hasita artelanei estalkia kentzea. Alkate jaunak emango dio hasiera ekitaldiari, taldeko artista beteranoenaren
margolanari estalkia kenduz. Alai Taldeak kantu bat eskainiko digu.
Horrela joango gara kalez-kale, artista bakoitzaren artelana agirian jarriz eta
artista txalotuz.
19:30 Geldiunea Artekalen. Kale honetan jarri diren 17 artelanez gozatzeko eta Raizabal gozotegiak ekitaldi
honetarako salgai jarriko dituen hojaldretxoa eta tragoa dastatzeko aukera izango dugu.
20:30 Brrenkalen geldiunea, Irizar/Gaspar. Artelanez gozatu, lagunekin berriketan egin eta zerbait hartzeko aukera.
21:00 Plazan geldiunea. Alai Taldeak kanta bat, eta jarraitu.
21:15 Bidekurutzetan geldiunea. Rikardo Otaño zenari ohorezko agurra egingo diogu artisten eta Udalaren izenean .
Bergarak izan duen marrazkilari bikainetariko baten obrak jarriko dira agerian.Nahi duenak
zerbait hartzeko aukera.
21:45 San Pedro kalea 12ko erakusleihoan geldiunea. Artisten Sinadura. Ezartze ekitaldia.
22:00 Munibe Plazan artista bakoitzaren obraren bilakaerari buruzko DVDa. Hirigune Historikoko tabernariek egindako tortilla pintxoak dastatzeko.
22:30 San Martin Plazan San Juan sua.
Hainbat margolarik lanak sutara botako dituzte.
Hizkuntza: Euskara