2012/06/24 00:30 - 04:00

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:EKAINAK 23 LARUNBATA:NC.C +LOBO ELECTRICO + SAFETY PINS + SCREAMIN' TARGETS

Bergarako gaztetxian, Bergara
Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, N.C.C , LOBO ELECTRICO , SAFETY PINS eta SCREAMIN' TARGETS taldeak Bergarako gaztetxean ariko dira datorren Ekainak 23 Larunbata gaueko 22:30etan. Kontzertu paregabea aurtengo denboraldiari amaiera emateko. Datorren urtean gehixau eta hobeto!!!!!!!! NUEVO CATECISMO CATOLICO Donostiako taldea Euskal Herrian egin den punkrock musikaren adierazle nagusitako bat dugu. 1992. urtean sortu zirenetik etengabeko aldaketak izan dituzte formazioan, baina taldea beti mantendu izan da bizirik.Europako eta AEBetako iraganeko korronteak barneratuta, moda guztien kontra beraien bidea irmo finkatu eta taldea berrasmatzeko gai izan dira. Are gehiago, urteek on egin diete. Bolada luze batez taldea geldirik egon bada ere, 20 urte beteko dituen 2012 honetan indarberrituta dator NCC. SCREAMIN' TARGETS power pop-rockabillya egiten duen talde bat da. 2010eko erdialdean sortu zuten NCC-ko Arturo Ibañez (gitarra) eta Arturo Zumalabek (bateria), Lily and The Tomboys-eko Beñat Bergarak (baxua) eta Supertrooper-eko Gigi Peligrok (ahotsa eta gitarra). Urte horretan bertan hasi ziren kontzertuak ematen, baina taldearen ideia aspalditik dator, Arturo Ibañezek eta Gigi Peligrok rock and roll klasikoena eta Flamin' Groovies, Roky Erickson, The Plimsouls, Nerves, Blue Angel edo Rockpile bezalako taldeen power pop soinuak oroituz abestiak idazten hasi zirenean. Zumalabe eta Bergara iritsi zirenean sortu zen benetan taldea eta errepidera jo zuten, 100% dantzagarria eta konpromisorik gabea den pub rock zuzenarekin. Eskuan garagardoa duzula entzuteko musika. LOBO ELECTRICO taldeak ""Artefactos Mágicos" diskoa aurkezteko azken txanpan da. 2010ean argitaratu zuen talde Tolosarrak honako diskoa, eta geroztik, eszenatokietan ibili da esperma beltzeko gau liturjikoetan. Un, dos, tres, Lobo! SAFETY PINS taldea, berriz, urte askoren buruan, berriz ere igoko da taula gainera.Guantxek ,Mikel biffs-ek eta Juan-ek osatzen dute taldea Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.25 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez, http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak