2012/03/28 21:00 - 22:00

Julian Iantzi: Euskararen erabilpena sustatzeko hitzaldia

IRIZAR JAUREGIAN, Bergara

JARDUN EUSKARA ELKARTEAK martxoaren 28rako, asteazkena, JULIAN IANTZI lesakarraren "Euskararen erabilpena sustatzeko hitzaldia” antolatu du Bergarako irizar jauregian. “Garbi dago euskararen ezagutza handitu egin dela baina, tamalez, ez erabilpena. Adibide hau gazteen artean ikus dezakegu nabarmen gazteleraz aritzeko joera-ohitura dutelako. Euskara eskolarekin lotzen dute bakarrik baina eskolan ere gazteleraz aritzen dira askotan, beraz, egoera aldatzeko zerbait egin behar da. Nik, pertsonai publikoa izateak ematen didan posiziotik, euskarak duen garrantziaz kontzientziatzeko hitzaldiak ematen ditut. Nik euskararekin izandako harremanaz, gorabeheraz,..arituko natzaie. Euskararegatik aurkezle naizela, munduari bira eman diodala, jende asko ezagutu, gai asko ikasi,.....eta dena gure hizkuntzari esker....baina ibilbide horretan gauzak gertatu zaizkit eta beste batzuen artean euskara ere erdi galdu egin nuela (gazteleraz aritzeko ohituran erori nintzalako). Modu horretan gazteen parean jartzen naiz, bere egoera berean nintzela (ulertu bai baina hitz egiteko zailtasunak),...eta nik egoerari buelta emateko zer eta nola egin nuen azalduko diet. Horri esker iritsi naiz iritsi naizen lekuraino...eta nik egin baldin badut...beraiek ere egin dezakete... “ Iraupena: 60´eta galderak

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak