Tartufon, Bergara
Daniel Higieniko musikariak kontzertua eskainiko du Tartufo aretoan. Pianoa eta ahotsa erabiltzen ditu zuzeneko emanaldietan, beti ere, antzerki dosi handi batekin. Emanaldi honetan, 'El club de los 6000 millones' diskoa aurkeztuko du. 1990. urtean abiatu zuen musika ibilbidea, eta urte hauetan guztietan 10 disko baino gehiago kaleratu ditu. Tartean, denbora izan du zuzeneko DVD lan bat grabatzeko, bai eta antzerki munduan murgiltzeko ere.
Hizkuntza: Euskara