Laino skate parkean., Bergara
Bikustik 2008ko maiatzean sorturiko proiektua da, rockaren klasikoak eta gaur egungo beste hainbat kantu modu akustikoan moldatzen dituen bikotea. Jon Gurrutxaga (Jon & Sugramas, Arima Beltza, Uek) eta Patxi Zabaleta (Andrakan, Arima Beltza, Sinuose) dira duoa osatzen dutenak. Bikustik-en emanaldietan Beatles, Led Zeppelin, Rainbow, Queen nahiz Creedence Clearwater Revival bezalako taldeen kantuak entzun daitezke. Guztiak bikote elgoibartarraren moldaketa akustikoaren ikuspegitik.
Hizkuntza: Euskara