2012/02/13 - 2012/02/23 19:30

HIKA IKASTAROA

KULTUR ETXEA, Bergara
Jardun euskara elkarteak antolatu duen HIKA IKASTAROAREN berri eman nahi dizuegu. Hika da trataera normalena eta atseginena konfiantza edo lagunarte giroan. Eten barik erabiltzen du jende askok, baina ez eskolan eta ez beste inon erakusten ez denez, forma okerrak bere bidea egiten ari dira. Bestalde, jende asko dago beti zuka egin duena eta hika ere ikasi nahi duena. Hiketan ziurtasuna hartzea da ikastaroaren helburua. Bergarako hiketan, jakina! Ikastaroaren iraupena 16 ordukoa da. Hau da, 2 orduko 8 saioa astelehenetik ostegunera. Ikastaroa otsailaren 13an hasi eta 23an amaituko da. Eguna: astelehenetik ostegunera (Otsailaren 13tik 23ra) Ordua: 18:30etatik 20:30etara KULTUR ETXEAn Irakaslea: Juan Martin Elexpuru Izen ematea zabalik dago eta Jardunen zein 943763661 zenbakian eman daiteke izena. Izena emateko azken eguna: otsailak 8 Ikastaroaren prezioa 27€ Jarduneko bazkideak eta 30€ gainontzekoak. Animatu eta parte hartu ederto pasako dugu eta !!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak