2012/01/13 18:30

Zein unibertsitate eredu nahi dugu?

Gaztetxea, Bergara

1990ean galdera hori egin zioten beren buruari EHUko 97 irakaslek, irakaslego propioa helburutzat zutela funtzionaritzari uko egin ziotenean. Gaur egun, ia 20 urte beranduago, horietako irakasle batzuk egunero euren aldarrikapenak plazaratzen dituzte Bizkaiko Campusean pankarta baten atzean. Beren borroka kontatzen duen dokumentala proiektatuko da eta ondoren solasaldia izango da kaleratutako irakasleekin.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak