2011/12/16 23:30

Rafa rueda eta Andrakan

Bergarako gaztetxea, Bergara
Rafa Ruedak "Enaren geometria" diska berria aurkeztuko du Bergarako gaztetxean. Diska berriarekin habira itzuli dela esan genezake. Hegoaldera, kantuen epelera, musikari izateko hautua egin zueneko abiapuntura. Mungiarrari ez zaio laguntzarik faltako, taldean, hamaika proiektutan ibilitako musikariekin oltzaratuko bait da. Gaua berotzeko Andrakan taldea izango da, Pop edo folk kutsua duen musika egiten du boskote honek, klasikoak diren musika tresnekin baina folketik edaten duen beste musika tresna batzuk ere erabiliz(mandolina, banjoa, tronpeta,…) hiru minututik pasatzen ez diren pop eta folk goxoa egiten dute. Bertako partaideak hainbat taldetatik pasatu dira: Cafe Teatro, Arima Beltza, Lili Moon… zuzenean klasikoak bihurtzen dituzte kantak, betidanik gure belarrietan egongo balira bezala. Abenduak 16an, gaueko 22:30etan izango da kontzertua eta sarrera 5€koa da (Enaren geometria diska, sarrera + 5€tan erosi ahal izango da)- Kontzertua Txapa Irratiaren bidez igorriko da zuzenean 97,2FM eta www.txapairratia.org atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak